XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREPORTAIA

NAFARROA OINEZ: ANTOLAKETAREN AZKEN TXANPAN MURGILDUAK

AURTENGO NAFARROA OINEZ BIDASOAREN INGURUAN EGINEN DELA PROBETXATUZ, IZOKIN BAT HARTU DUTE LOGOTIPO BEZALA ANTOLATZAILEEK, PRESA ETA OZTOPO GUZTIEN GAINETIK SALTOKA DATORREN IZOKIA, ALEGIA.

Joan den urrian eman zen ofizialki ezagutzera Nafarroa Oinezen aurtengo edizioa Beran burutuko dela.

Bertze batean izan beharko du Tuteran.

Bitarte honetan ez dute ez denbora alferrik galdu Bera aldean.

Honezgero den dena prest dute irailaren 18koa arrakastatsu suerta dadin eta bitartean, aktibitate sorta zabala urte hau berezia dela oroitarazteko.

TESTUA JOXEMANUEL IRIGOIEN

ARGAZKIAK KARMELE TOLOSA

Furi furian dabiltza Nafarroa Oinez 94ko antolaketarako Lan Batzorde guztiak.

Hoietariko batzuk egina dute jada esfortzurik haundiena, bertze batzuk, ordea, hemendik aitzinera joanen dira zehazten eta osatzen.

Guztien artean zientoka lagun dira lanean dabiltzanak irailaren 18ko egun nagusia inolako arazorik gabe gainditzeko.

HAINBAT BATZORDEREN LAN ISILA

Tamaina honetako ekitaldi batean normala den bezala, lan egitura zabala jarria dute martxan Labiaga ikastolakoek.

Lan Batzorde bakoitzak bere ardurak xeheki zehaztuak ditu eta bakoitza bere martxan ari da lanean Batzorde Iraunkorra eta koordinatzailean begiradapean.

MATERIALETATIK DATOR DIRU-ITURRI NAGUSIA

Izokiaren logotipoa daramatela, klase guzitako materialak atera dituzte saltzera.